Euskadiko ingude altxatze txapelketa ere irabazi du Maika Ariztegi iturendarrak

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 17a

Maika eta Mertxe Ariztegi, Nafarroako txapeldun eta azpitxapeldun izan zirenean. Euskadiko txapelketan txapeldun eta hirugarren izan dira. Utzitako argazkia

Mertxe ahizpa hirugarren izan zen Markina-Xemeinen uztailaren 16an

Uztailaren 9an Nafarroako ingude altxatze txapelketa irabazi zuen Maika Ariztegi iturendarrak Iruñean eta astebete beranduago, lehen aldiz burutu den Euskadiko txapelketa ere irabazi du Markina-Xemeinen. Nafarroakoan, marka berria ezarri zuen, 93 altxaldirekin. Euskadikoan, berriz, 91 altxaldirekin lortu du lehen txapelduna izatea, baina kontuan hartu behar da ingudeak ere hamar kilo dituela, Nafarroako txapelketan baino kilo bat gehiago.

Maikarekin batera, Mertxe Ariztegi bere ahizpa izan zen Nafarroako ordezkaria Euskadiko txapelketan eta honek ere meritu handiko hirugarren postua lortu zuen, 82 altxaldirekin, bigarren izan zen Karmele Gisasola bizkaitarrak baino bi guttiago.

Beraz, Iturengo bi ahizpak podiumean izan dira lehen aldiz egin den Euskadiko ingude altxatze txapelketan.

Gizonezkoen txapelketan, berriz, Josetxo Urrutia leitzarra bigarren izan zen, 87 altxaldirekin. 2010, 2012 eta 2013an bezala, Joxe Lapazaran bizkaitarra izan da txapeldun. Aurten 91 altxaldi egin ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun