V. Alkaiaga Trail lasterketa eginen da uztailaren 26an

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 23a

Hiruko taldetan, erreleboka egin beharko dute Alkaiagako lasterketa. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 18:00etan abiatuko da proba nagusia eta ordu erdi lehenago neska-mutikoena

Uztailaren 26ean jokatuko da Alkaiaga Trail lasterketaren bosgarren edizioa, Manttalek eta Alkaiagako besta batzordeak antolatua. Hirukotez osatutako taldeek erreleboka egin beharreko proba izanen da, eta guttienez neska batek parte hartu beharko du talde bakoitzean. Emakumezkoek 2,1 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Meakako parajetik iraganda eta gizonezkoek berriz 3,1 kilometroko lasterketa Baldrun-Sorotik buelta eginez.

Lasterketa larunbat arratsaldeko 6etan izanen da helduentzat eta aitzinetik gaztetxoentzako saioa izanen da, 17:30etik aitzinera. Giro herrikoia izaten du lasterketak, nahiz eta antolatzaileek kartelean txantxetan diotenez, «Munduko Mendi Koparako puntuagarria izanen da».

Izen ematea doan egin daiteke Zelaieta estankoan, Xugan, Pikabea harategian edo bertan egun berean. Proba ondotik, herri afaria eginen da. Txartelak salgai daude 10 euroren truke, egunean bertan Alkaiagan edo Pikabea harategian aldez aurretik txartela hartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun