Iturengo bestak ospatuko dituzte uztailaren 18tik 21era. Ortziral arratseko 8etako txupinazoaren aitzinetik pailazoak, txokolatada eta dantzariak ere izanen dituzte, larunbatean pintxo lehiaketam igandean herri kirolak eta tortilla txapelketa eta astelehenean, pilota txapelketako finalak eta bertso bazkaria, Andoni Egaña eta Unai Iturriagarekin.
Ortzirala, uztailak 18
• 17:00: Kiki eta Koko pailazoak. Ondotik txokolatada.
• 19:00: Dantzariak.
• 20:00: Txupinazoa. Ondotik kalejira herriko musikari eta buru-haundiekin.
• 21:30: afaria Altxunea erretegian.
• 23:30: Kontzertua KALERA taldearekin. Ondotik, berbena TRIKIDANTZ taldearekin.
Larunbata, uztailak 19
• 10:00: Diana.
• 11:00-13:00: aurpegi margoketa eta haur jokoak.
• 14:00: gazte bazkari autogestionatua.
• 17:00: Haurrentzako puzgarriak.
• 18:00: toka jokoa.
• 19:00: Pintxo lehiaketa (Bakoitzak etxean prestatu beharko du bere bandeja). Horrekin batera txokolatea, zingar jatea eta sagardo kupela
• 20:30-22:30: PURO RELAJO musika mexikarra. Ondotik, berbena OHARKABE taldearekin.
Igandea, uztailak 20
• 10:00: Diana.
• 11:00: Puzgarriak.
• 12:30: Herri kirolak: Ander Erasun, Oihan Larretxea, Maika Ariztegi eta Nagore Diaz.
• 17:00: mus txapelketa.
• 18:00: Bordetxe abere zirkoa plazan.
• 19:00: tortilla txapelketa (bakoitzak bere tresnak ekarri, osagaiak udalak jarriko ditu). Postre lehiaketa (bakoitzak etxean prestatu). Horrekin batera, zingar jatea eta sagardo kupela.
• 20:00: trikitilariak eta berbena AIERRIK taldearekin.
Astelehena, uztailak 21
• 10:00: Diana.
• 10:30: Plater tiraketa.
• 11:00: Puzgarriak haurrentzat.
• 12:00: pilota txapelketako finala (Lehenik 3. eta 4. postuak eta ondotik, finala).
• 14:00: bertso bazkaria: Andoni Egaña eta Unai Iturriaga.
• 20:00-21:30: Trikitilariak eta gero, berbena trikitilariekin.