Euskadiko ingude jasotze txapelketak uztailaren 16an jokatuko dira Markina-Xemeinen

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 15a

Emakumezkoetan, Iturengo Ariztegi ahizpak eta gizonezkoetan Leitzako Josetxo Urrutia izanen dira Nafarroako ordezkariak

Euskadiko ingude-jasotze txapelketa jokatuko da uztailaren 16an, asteazken arratsaldeko 6etatik aitzinera Markina-Xemeinen (Bizkaia). Emakumezkoetan, lehen aldiz jokatuko da Euskadiko txapelketa eta berriki Nafarroako txapela irabazi eta marka berria egin duen Maika Ariztegi iturendarra eta Mertxe bere ahizpa izanen dira Nafarroako ordezkariak. Gizonezkoetan, Leitzako Josetxo Urrutia, hau ere Nafarroako txapeldun izan berria.

Emakumezkoak hamar kiloko ingudearekin ariko dira (Nafarroakoan baino kilo bat gehiago), minutu eta erdian ahalik eta jasoaldi gehien eman asmoz. Iturengo ahizpekin batera, Arabako Naiara Ferran eta Nicola Gulova eta Bizkaiako Garazi Arruti, Janire Mira eta Karmele Gisasola ariko dira, zazpi kirolari guztira.

Gizonezkoetan lau partaide baino ez dira izanen, 18 kiloko ingudearekin, minutu eta erdiko lanean. Josetxo Urrutiarekin batera, Lapurdiko Arthur Van Der Putten eta Bizkaiako Joxe Lapazaran eta Unai Ardeo. Bosgarren edizioa du gizonezkoen Euskadiko ingude-jasotze txapelketak. Orain arte jokatutakoetan, lautik hirutan Joxe Lapazaranek irabazi du, bitan 94 jasoaldirekin eta behin 92rekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun