Erreka elkartearen udako mendi ateraldia Mallo de Acheritora eginen dute uztailaren 26an

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 15a

Mallo de Acherito izanen dute helburu Errekako mendizaleek uda honetan. Artxiboko argazkia

Herrira bueltan, afaria izanen dute Aranzokon

Erreka elkarteko mendi taldeak udako ohiko ateraldia eginen du uztailaren 26an, aurtengoan Mallo de Acheritora (2.375 metro), Linza inguruan. Mendiak ez du aparteko zailtasunik eta edozeinek egiteko modukoa da.

Larunbat goizeko 5etan abiatuko dira kiroldegitik eta autoetan antolatuko dira mendizaleak. Ibilbide borobila eginen omen dute, bideak ez errepikatzeko. Menditik jausterakoan, elkarrekin bazkalduko dute eta herrira bueltan afaria ere izanen dute Aranzokon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun