Txapel uzta handia dator Iruñeko Sanferminetatik

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 14a

Oieregiko Esteban Arrutik irabazi du aurten ere Sanferminetako Motozerra saria. Diario Noticias

Unai Bertiz sunbildarrak zazpigarren aldiz irabazi du Nafarroako harrijasotze txapelketa

Joan den astean, Maika Ariztegik Nafarroako ingude altxatze txapelketa errekorra hobetuz irabazi zuela aipatu genuen, baita Nerea Sorondo eta Amaia Gartzia beratarrek arpana txapelketa irabazi zutela ere. Gizonezkoen ingude altxatze txapelketan Josetxo Urrutia leitzarra suertatu zen txapeldun eta XIV. San Fermin Motozerra sarian Oieregiko Esteban Arruti. Asteburu honetan ere Nafarroako hainbat txapel etorri dira eskualdera.

Uztailaren 11n, kadete mailako Nafarroako arpana txapelketa jokatu zen eta Basaburua-Baztango Eneko Irigoien eta Andoni Galarregi suertatu ziren txapeldun eta Antton Irigoien eta Iker Aleman azpitxapeldun.

Uztailaren 12an, Nafarroako harrijasotze txapelketa jokatu zen eta zazpigarren txapela jantzi zuen Unai Bertiz sunbildarrak, 16 altxaldirekin. Josetxo Urrutia leitzarrak 13 altxaldi egin zituen eta Xabier Ariztegi Santxin etxalartarrak 9.

Emakumezkoen txinga eramate txapelketa Xanta Souza lesakarra erraz nagusitu zen, 47 plaza eginez. Estitxu Almandoz lesakarrak 11 plaza eta erdi egin zituen eta Berako Nerea Sorondok 11 plaza eta laurden.

Joan den urtean bezala, Eneko Telletxea igantziarrak irabazi zuen Nafarroako lasto altxatze txapelketa, 12 altxaldirekin. Amaiurko Lander Landiribar bigarren izan zen.

Uztailaren 13an, Nafarroako bikotekako txapelketa jokatu zen eta Ander Erasun aurtiztarra eta Jon Rekondo leitzarra suertatu ziren txapeldun, Floren Nazabal eta Ruben Saralegi eta Donato Larretxea eta Juanjo Lopezen aitzinetik.

Gurdi altxatzen, Xabier Urrutia arraioztarra suertatu zen txapeldun, 10 zentimetro eskasengatik. Bi itzuli, laurden bat eta 4,10 metro egin zituen gurdia altxatuta. Josetxo Urrutia leitzarrak, berriz, bi itzuli, laurden bat eta 4 metro egin zituen. Iruñeko Alvaro Zugarrondo hirugarren izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun