Berdintasun handia laxoa txapelketako finalerdietako joaneko partidetan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 14a

Oraindik ez dago batere argi zein taldek jokatuko duten finala. Artxiboko argazkia

Irurita Ak 9-8 irabazi zion Irurita Bri eta Doneztebe Ak ere 9-8 irabazi zion Doneztebe Bri

Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketako finala abuztuaren 2an jokatuko dute Oizen eta gauza bat jakina da: Doneztebe eta Iruritaren arteko finala izanen dela. Izan ere, finalerdietan Irurita A Irurita Bren kontra eta Doneztebe A Doneztebe Bren kontra ari dira. Joaneko partidak jokatu dituzte asteburu honetan eta oraindik ez dago batere argi finalista zein izanen den, bi partidak 9-8ko emaitzarekin akitu baitziren.

Iruritako plazan, Irurita Ak (Joseba Urtasun-Oscar Urrutia-Iñaki Etxandi-Miguel Bidegain) 9-8 irabazi zion Irurita Bri (Xabier Barberena-Gorka Urtasun-Jagoba Ramos-Karlos Goikoetxea). Markagailuak erakusten duenez, partida orekatua eta borrokatua izan zen. Bkoek lortu zuten lehen jokoa (0-1) eta hurrengo hiruak Akoentzat izan ziren (3-1). Ondotik, 3-4, 4-6 eta 5-7 ere aitzinetik joan ziren Irurita Bkoak. Berriz ere Akoak hiru joko segidan egin eta 8-7 aitzindu ziren, baina berdintzea lortu zuten Bkoek. Azken jokoa Irurita Ak lortu zuen.

Iruritakoa berdindua izan baldin bazen, zer erran Doneztebeko norgehiagokaz. Hemen ere Doneztebe Ak ((Pascual Bertiz-Koldo Legarra-Jokin Arraztoa-Javier Bertiz) 9-8 irabazi zion Doneztebe Bri (Javier Almandoz-Asier Mutuberria-Juan Telletxea-Bittor Mendiburu).

Lehen jokoa Doneztebe Ak egin zuen eta ondotik, 1-1, 3-1, 3-3, 4-3 eta 4-4 berdindu zuten. Akoak 5-4 aitzindu ziren, baina Bkoek hiru joko segidan egin zituzten (5-7). Ez hori bakarrik, 6-8 ere aitzinetik izan ziren Doneztebe Bkoak, joko bakar baten faltan, baina azkeneko hiruak Doneztebe Ak egin zituen.

Finalerdietako itzuliko partidei dagokienez, Irurita B eta Irurita A artekoa uztailaren 19an, larunbat arratsaldeko 5:30ean jokatuko dute Iruritan eta Doneztebe B eta Doneztebe A artekoa, uztailaren 26an, larunbat arratsaldeko 5:30ean Donezteben. Joaneko partidak ikusita, faborito argirik gabeko norgehiagokak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun