800 Dukado emakumeen mendi maratoia promozionatzeko bideokliparen proiekzioaren aitzakian arratsalde pasa bikaina antolatu du Sunbite, Sunbilla Indartuz Turismo Elkateak, Udalaren laguntzaz, uztailaren 19an, larunbatean Sunbillan.
Larunbat arratsaldeko 4etatik 6etara haurrentzako tailerrak, animaliak eta puzgarriak izanen dira. 18:00etan herri kirolen ikuskizuna Patxi Larretxearen eskutik. 19:30ean errifen zozketa eta 21:30ean bideoaren proiekzioa.
Beira eta Oharkabetaldeek girotutako arratsaldea izanen da eta Sunbillako dantzariek ere parte hartuko dute.
Maratoirako izen emateko aukera eta informazioa ere eskainiko da plazan Abiatu taldearen eskutik.