Joxe Ezkurra Memorialaren finalak jokatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 10a

Txapelketan parte hartu duten pilotarietako batzuk, antolatzaile eta laguntzaileekin. Angel SALABERRIA

Bortz kategorietako txapelak erabaki ziren

Ekainaren 28an jokatu ziren Josetxo Ez­ku­rra zenaren omenez 24. aldiz antolatutako pilota txapelketako finalak Doneztebeko pilotalekuan. Aurten, Erre­ka elkartea arduratu da antolaketaz eta 300 bat lagunek ikusi zituzten azken partidak.
 
Benjaminetan, Laz­kaoko Arrillaga eta Zubizarretak 18-12 irabazi zieten Txukun-Lakuako Otxoa eta Rivas-i.
 
Alebinetan, Azpeitiako Ilunpeko Labaka eta Alberdik 18-9 irabazi zieten Ardoiko Igoa eta Perez-i. 
 
Infantiletan, Usurbilgo Aranguren eta Oiarpeko Sein-ek 18 eta 4 irabazi zieten Errekako Telletxeari eta Ilunpeko Iriarteri. Azpeitia­rra, Apezetxea goizuetarraren ordez aritu zen finalean.
 
Kadetetan, Errekako Salaberriak eta Morenok (Titin III) 18-6 irabazi zieten Añorgako Exposito eta Oberenako Cordon-i.
 
Jubeniletan, Markinako Arrizabalaga eta Iurretako Otaduyk 22 eta 14 irabazi zieten Zegamako Matxin eta E­rrekako Medinari. Iurretako pilotaria Urizar markinarraren ordez eta Zegamako pilotaria Errekako Bakaikoaren ordez aritu ziren finalean. 
 
Eskuko pilota partidez gain, Doneztebeko erremonte eskolakoek ere partida bat jokatu zen.
 
Partiden ondotik, Luis Martinek emandako bi urdaiazpiko zozketatu ziren eta sari banaketan izan ziren Julen San Miguel eta Koteto Ezkurra erremontelari profesionalak eta Jon Jaunarena esku pilotaria ere. Nafarroako eta Euskadiko Pilota Federazioko presidenteak, Montxo Iriarte eta Pa­txi Jauregi ere Donezteben izan ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun