90 urte bete ditu Larrungo Tren ttipiak

Joana GUERENDIAIN 2014ko uzt. 10a, 10:53

Artxiboko argazkia.

1908koa omen da Larrungo gailurreraino trenbidea eraikitzeko asmoa. 1912an ekin zioten ideia gauzatzeari, baina lan administratiboak eta gerrak 1919ra arte gibeleratu zuen saiakera. Obra 1924an bukatu zen. Urte hartako urtarrilaren 7an, probak egiten ari zirela, lokomotora burdinbidetik atera zen istripua eragin eta egitasmoa kolokan jarriz. Urte hartako apirilaren 25ean Itu­rri­e­de­rretarainoko zatia eta ekainaren 30ean tontorrerainokoa inauguratu zuten arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun