Rugby touch

Joana GUERENDIAIN 2014ko uztailaren 10a

Sarako gaztetxeak, uztailaren 19an larunbatarekin, “rugby touch” lehiaketa antolatu du ­errubi zelaian. Ekipak 7 pertsonakoak gehi ordezkariak izan behar dira. Izena emaitean ekipako kide bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu. Lehiaketa 13:00etan hasiko da. Bertan musika eta ostatua izanen dira eta ogitartekoak ere salduko dira. Errubi zelaieko aldagelak idekiak izanen dira jokalarientzat. Izena emateko zenbaki hauetara deitu behar da: 06.74.05.14.66 edo 06.15.34.00.15. Nahi baduzue momentu goxo bat pasatu lagunen artean animatu!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun