Herrian ezkontza ezkilik entzun ez dugun arren, bi herritar ezkondu dira azken asteburuetan. Xabi (Mikelenek) eta Barranka ostatuko Eneko Gorostiaga beren bikoteekin ezkondu dira, lehenbizikoa Beran ekainaren 28an eta bigarrena Leitzan uztailaren 5ean. Ezkon aurreko despedida ekainaren 21ean egin zioten Xabiri eta herrian bertan, enfermeraz jantzita ikusi genuen kirolerako trebezia erakusten. Ezkurratik Goizuetara joan, Petritegin bazkaldu eta Hernanin bukatu zuten festa. Zorionak bi bikoteei eta izan zoriontsu!