Agerikoa da Arkupeak elkartekoak gustura ibiltzen direla harat eta honat. Ekainaren 19an Zaragozan izan ziren eta bertako turismo eta gastronomiaz gozatzeko aukera izan zuten. Exporako egindako eraikin modernoak eta txoko tradizionalak ere bisitatu zituzten basilika eta antzinako karrikak adibidez.
ARGENTINARA HAMASEI EGUNEZ
39 elkartekidek eman dute izena eta ekainaren 26an bilera egin zuten Eroski Bidaiak-eko antolatzailearekin xehetasunak aipatzeko: pasaportea egunean eduki behar da, bidairen iraupena 11 ordukoa da, ekipajeak gehienez 23 kilo izanen ditu, arropa egokia eraman beharko da... 16 egunez Valdes penintsula, Calafatea, Bariloche, Iguazu, Buenos Aires eta Ushuaia bisitatuko dituzte, besteak beste.