Mendi buelta egin dute 15 lagunek

Fernando ETXEBERRIA 2014ko uztailaren 10a

Mendizaleak gustora, buelta egin ondotik. Fernando ETXEBERRIA

Migel Baleztenaren gidaritzapean

15 mendizalek egin zuten ibilaldia ekainaren 23an, Migel Baleztenaren gidaritzapean. 08:30ean, plazatik kotxez Gorostietako gainera joan ziren. Taldeko argazkia atera ondotik, gogoz ekin zioten aldapa gogorraren igoerari. Ehiztarien txabolatik pasa eta berriro Abaldeko Zemarrara igo ziren. Han bidegurutze batean, sei ibilbide daude aukeran. Bonozorrotz aldera joan zen taldea, Leurtzako urtegira jeisteko. Urtegia in­guratu eta berriro gorantz Zumardenara igo ziren, handik etorritako bide beretik bueltan Gorostietara itzultzeko. Lau ordu eta erdiko ibilbidea egin ondoren, Saldiasko ostatuan bazkaldu eta herriko festak zirenez, ederki pasa zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun