San Juan bezpera

Fermin ETXEKOLONEA 2014ko uztailaren 10a

San Juan bezperako berendu-afaria estalpean egin behar izan zen, eguraldi kaxkarraren ondorioz. 30-35 haurrek egin zuten lehenik berendua eta gero gurasoen txanda izan zen. Ernesto Dominguezek prestatutako pintxo morunoak goraipatzeko modukoak izan ziren. Ondotik, plazan suak piztu eta han ibili ziren saltoka, ezkilak jotzen zituzten bitartean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun