Bestaberri egunean herriko txokorik politena aukeratzeko eta gazta lehiaketa egin dira aurten ere.
Flora Loiarteren Martuzeneako ataria izan da txokorik politena. Saritzat, bi lagunentzako otordua izanen du Errandonean. Bigarren saria, Mertxe Arbelaitzen Amolatxeko ataria. Bi botil ardo eraman ditu saritzat. Ongi merezitako sariak biak, lan handia egiten baitute etxe ataria lorez apaintzen.
Gazta lehiaketan zortzi baserrik hartu zuten parte: Azkunzolota, Parazelaieta, Olasenea, Iriartea, Serokoa, Martuzenea, Elizgain eta Tomas Elizalde. Lehenbiziko saria, Elizgaineko Lurdes Elizaldek eraman zuen (bi lagunentzako otordua Errandonean). Bigarren saria, Iriarteko Migel Santestebanek eraman zuen (bi botil ardo). Lehiaketa ondotik ederki jan ziren gazta guztiak, beraz denak ona zeudenaren seinale. Egun polita joan zen. Arratsaldean meza eta prozesioa ere izan zen herrian barrena. Aingeruek azkeneko agerraldia egin zuten eta musika ere izan zen herritarren eskutik.