Bestaberri egunean, txistulariak kalejiran ibili ziren, mezan aingeruek lagundu zuten (goitiko argazkian) eta plazan dantza luzea eskaini zuten. San Juan bezperan, berriz, guraso eta haurrek berendu-afaria izan zuten Aurtizko elkartean (beheitiko argazkian). Elizako bidean, Iturengo plazan bezalaxe, suak piztu eta saltoka ibili ziren atertu zuenean.