Gure Esku Dago dinamikaren baitan Baztan, Bertizarana, Bortziriak eta Malerrekan saldutako boletoen zozketa egin dute berriki eta antolatzaileek zenbaki sarituen berri eman dute.
1.047 eta 2.364 zenbakiak dira sarituak. Lehenbiziko zenbakiaren jabeak bi lagunentzako asteburu bat eskuratu du Euskal Herriko landa-etxe batean eta bigarren zenbakiaren jabeak eskualdeko jatetxe batean bi lagunentzako otordua izanen du. Sarituek 646 455643 telefonora mezu bat idatzi beharko dute saria eskuratu ahal izateko.