Bestaberri eguna ospatu genuen ekainaren 21ean. Bertan, ohitura den bezala, berendua izan zen herritar guztientzat. Jende aunitz hurbildu zen berendu afarira eta giro onean pasatu zuten arrats partea, «jan, edan eta bakea eman».
San Juan bezperan, berriz, suak piztu zituzten Elgorriagan ere. Nahiz eta euri pixko bat bota, gero atertu zuen eta sua egin zen, «txarra uxatzeko».
Suaren gainean saltoka ibili aurretik, azken urteetan egiten den bezala, gurasoek antolatuta afaritxo bat izan zen. Bakoitzak bere etxetik zerbait ekarri eta denen artean jan zuten.