Erreka Elkarteak 14. Udako Kirol Eskola antolatu du Udalaren laguntzaz. Astelehen, asteazken eta ortziralero eginen dute eskolako frontoian eta kiroldegian, uztailaren 14tik abuztuaren 8ra (11:00-12:00 talde batean, eta 12:00-13:00 bertzean. Prezioa 33 eurokoa izanen da Errekako bazkideentzat, eta 36 eurokoa ez direnentzat. Izen emateko Itziar Jorajuriarekin harremanetan jarri behar da (Tel. 699 572 515 – itziarjorajuria@hotmail.com).