Adin txikikoek egiten duten alkohol kontsumoaren kontrako kanpainaren baitan, Osasun Etxeak gazteentzat film laburren lehiaketa antolatu du: alkohola eta bestak (Bestaz eta lagunetaz gozatu alkohola edan gabe, edo gutti edanda) gaitzat hartuta. Helburua bideo laburrak (gehienez 5 minutukoak) ekoiztea da. Bi kategoria daude: 12 urtetik 16 urtera eta 16 urtetik 24 urtera. Lan hauek aurkezteko epea irailaren 15ean akituko da eta egile bakoitzak nahi adina obra aurkez dezake, Osasun Zentroan, Mankomunitatean edo Doneztebeko liburutegian CD batean eramanez edo emailez laburmetraiak@gmail.com helbidera igorriz.
Irabazleek Tag Laserraren bi orduko bi txartel edo Segwayan ordubete ibiltzeko bi txartel irabaziko dituzte (bi sari hauek Leurtza abenturaren eskutik).