Euskal Artzainen bizitza agertzen duen erakusketa zabaldu dute

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 10a

Utzitako argazkia.

Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskutik, Bertizko Natur Parkeko jauregian Ar­tzainen bizitza argazkietan izena duen erakusketa ireki dute ekainaren 29tik abuztuaren 31 arte, 10:30etik 19:30e­ra. Erakusketa honetan artzainen argazkiez aparte, ardi kanpo edo kamaina bat ikusteko aukera izanen da, lanean gogor aritu eta gero, atsedena zein baldintzetan hartzen zuten erakusteko.
 
Erakusketa honetarako, artzainen argazkiez gain, bertze hameka panel berri ere egin dituzte, lau hizkuntzetan, beraien bizimodua nolakoa izan zen azalduz.
 
Erakusketa hau, gure artzainek pairatu zituzten bizipenak, erakutsi zituzten baloreak, eta erakutsi zuten kemena erakusteko antolatu nahi izan du Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun