Bestaberri eguna ospatu zen ekainaren 22an. Goizeko 9etan Meza Nagusia. Ondotik Florentino Gelbentzu zinegotziarekin eskutik banderaren dantza. Prozesioa, elizatik atera eta zubi berrian barna, kale nagusira. Guztia dotore dotore apaindua. Bertan, Ibarra etxean aldarea. Handik zubi zaharran barna berriz elizatarira. Han berriro ere banderaren dantza egin zen. Prozesioan herriko koralak parte hartu zuen, baita txistulariek ere. Jaunartzea egin zuten hiru mutikoek ere parte hartu zuten larrosa lore-hostoak botaz. Egun ederra izan zen.