Ikasturteari bukaera emateko, eskolako irakasle eta ikasleek besta polita antolatu zuten ekainaren 20an. Goizeko 10etan beheitiko eskolako Haur Hezkuntzakoak goitiko eskolako parkera joan ziren eta han denek elkarrekin emanaldi ederra eskaini zuten.
Haur Hezkuntzakoak hasi ziren karramarroaren dantza kantatu eta dantzatuz. Ondotik, koxkorrenek hartu zuten beraien txanda, dantza, kanta, flauta, koreografiak eta guzti eginez. Hauei denari laguntzen Aintzira musika irakaslea aritu zen gitarrarekin, baita taldeko tutoreak nola irakasleak ere. Momentu hunkigarri bat ere egon zen 5. mailakoek 6. mailakoei agurra eta suerte ona eskaini zietenean datorren ikasturterako. Aipatuko dugu lerro hauen bidez zortzi ikaslek utziko dutela Sunbillako eskola Doneztebeko Institutura joateko. Ondotik luntx eder bat izan zuten eta akitzeko Zazpi antxume ipuinari buruzko antzerkia. Zorionak antolatzaile eta partehartzaile guztioi. Uda ona pasa.