Legegintzako Herri Ekimena babesteko jaso dituen 14.635 sinadura aurkeztu zituen ekainaren 18an ELAk Nafarroako Gobernuan. Nafarroako parlamentuan eztabaidatuko den Legegintzako Herri Ekimen honen bitartez, enpresak aldatzen direnean langile azpikontratatuen subrogazio-eskubidea izatea eta gutxieneko lan eta soldata baldintzak bermatu nahi ditu ELAk. Azken hilabeteetan lantoki eta herri ezberdinetan ibili da ELA sinadurak jasotzen eta behar zuten kopurua bikoiztu egin dute. Baztan-Bidasoaldean ere 834 sinadura bildu dituzte.