Turismoa sustatzeko 445.000 euro eman ditu Nafarroako Gobernuak

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 10a

Urdazubiko Burdinaren Eguna antolatzeko diruz lagundu dute Bertizko Partzuergoa. Juan Mari ONDIKOL

Diru-laguntzak partzuergo eta elkarteei zuzendurikoak ziren batez ere

Nafarroako Gober­nu­ko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritzak ebatzi du dagoeneko turismoa garatzeko ekin­tzetarako elkarte, tokiko erakunde eta par­tzuergoentzako lagun­tzen deialdia. Deialdi horretarako, 2013ko u­rriaren 1etik 2014ko irai­laren 30era egindako ekin­tzak hartu dira kontuan. Horrez gain, marketin-jardueretarako diru-laguntzak ere ebatzi ditu.
 
Lehen deialdian 270.000 euro banatu dira guztira diru-laguntza gisa, turismo-elkarte, Partzuergo eta tokiko erakundeen artean.
 
Eskualdeari dagokionez, Plazaolako Partzuergo Turistikoak 25.332,50 euroko diru-laguntza jaso du (62.500 euroko aurrekontua aurkeztua zuen): 2.299,40 euroko laguntza Bide Berdeen Eguna antola­tzeagatik, 3.431,94 euro Lekunberriko Aitzinako Azokarengatik, 1.304,14 euro Imotzeko Bidaxken Egunarengatik, 1.715,97 euro Lei­tzako Talo Egunarengatik, 1.544,37 euro BTT ibilaldia eta Maratoi Erdiarengatik eta 15.036,68 euro kudeaketa lanengatik.
 
Bertizko Partzuergo Turistikoak 28.703,28 euroko laguntza jaso du (59.401 euroko aurrekontutik): 2.049,69 Pilotaren Unibertsoa antolatzeagatik, 1.861,32 euro Urdazubiko Burdinaren Egunarengatik, 3.311,29 Artzaina: Nafarroako ofizio bat egitasmoarengatik eta 21.480,98 euro kudeaketa lanengatik.
 
Elkarteei dagokienez, Nafarroako Onddo eta Zizen Kofradiak 5.226,48 euroko dirulaguntza eskuratu du 2014an Mikologia Hilabetea antolatzeko Elgorriagan eta Dantxarineako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak 1.909,94 eurokoa Mendekoste Eguna antolatzeko.
 
MARKETINA
Turismo Zuzendari­tza Nagusiak 175.054 euroko diru-laguntza eman du azoka eta aurkezpen turistikoetara joatea, publizitate-kanpainak, webguneak eta sarean marketin-ekin­tzak egitea, marketin alorreko prestakun­tza-ekintzak eta sektoreko teknologia berriak eta berrikuntza bezalako proiektuetarako.
 
107 marketin-jarduera onartu dira eta guztira 139.377,92 euro jaso dituzte. Erraterako, Hiruak Bat Landetxeen Elkarteak 7.797,13 euroko laguntza jaso du, Baztan-Bidasoaldeko Baliabide Turistikoen Gida argitaratzeko (5.500 euro), Baztan-Bidasoan zer bisitatu hiruorrirako (330 euro), publizitaterako (1.637,13 euro) eta elkartearen webgunea hobetzeko (330 euro).
 
Bost partzuergotako 19 eskaera onartu eta finantzatu dira 63.645,35 euroko aurre­kontuarekin. Plazaolako Par­tzuergoari 13.575 euroko dirulaguntza eman zaio eta Bertizko Partzuergoari 14.615,36 euroko laguntza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun