Sanferminetako erremonte txapelketako finala jokatu zen uztailaren 12an Uharteko Euskal jai pilotalekuan eta pronostikoaren kontra, min hartuta dagoen Koteto Ezkurraren ordez sartu den Etxeberria IV eta Ion suertatu dira txapeldun, Xanti Uterga eta Barrenetxea IV.ari 35-40 irabazita.
Finala berdindua eta parekatua izan zen. Hasieran faboritoak, gorriak izan ziren aitzinetik, 10-4 eta 11-6, baina hemezortzina berdintzea lortu zuten urdinek eta 20-24 aitzintzea ere. Ion atzelariak partida bikaina egin zuen eta Xanti Utergak ere ez zuen arrisku handiegirik hartzen. Abantaila hori mantendu zuten txapeldunek, 25-28, 30-34, 33-38, bukaerako 35-40ra arte.
Ion izan da txapelketa honetako erremontelari onena eta finalean ere bikain aritu zen, bortz tantu eginez sakean eta bertze hainbertze piloteoan. Aurrelariek tantu kopuru berdintsua egin zuten, 21 Etxeberria IV.ak eta 20 Utergak.