Sanferminetako zezen korridak atsegin ez dutenek bertze aukera bat izanen dute, Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekuan jokatuko baita Sanferminetako erremonte txapelketa. Lau bikote ariko dira lehian: Urriza-Endika, Matxin III-San Miguel, Ezkurra-Ion eta Uterga-Matxin III. Lauetan, beraz, bada eskualdeko ordezkariren bat.
Denak denen kontra ariko dira ligaxkan (uztailaren 7, 8 eta 10ean, 16:30ean) eta puntu gehien pilatzen dituzten bi bikoteek finala jokatuko dute uztailaren 12an. Iruñeko Peñen Federazioak lagundu du antolaketan eta autobusak aterako dira partida egunetan Labritetik Uhartera.
Uztailaren 7an, Urriza eta Endika, Ezkurra eta Ionen kontra ariko dira lehenik eta Matxin III eta San Miguel, Uterga eta Barrenetxea IV.aren kontra.
Partida hauek kontuan hartuta, uztailaren 8an irabazleak elkarren kontra ariko dira lehenik eta galtzaileak elkarren kontra ondotik.
Uztailaren 10ean, azkenik, elkarren kontra aritzea falta diren bikoteek neurtuko dituzte indarrak.