Kukuxu besta eginen dute Saran uztailaren 12tik 14ra

TTIPI-TTAPA 2014ko uzt. 11a, 17:50

10.000 lagun espero dituzte larunbatetik astelehenera Saran. Utzitako argazkia

Larunbatetik astelehenera, 300 profesionalen puskak ikusgai eta erosgai izanen dira

Uztailaren 12tik 14ra Sarako plazan eta polikiroldegian 300 bat erakusketarik Kukuxu besta edo selauru huste handi bat eginen dute, bigarren urtez. Merkatu horretan bakarrik profesionalek saltzen ahalko dituzte puskak eta 10.000 bisitari espero dituzte.

Sartzea doan izanen da eta larunbatetik astelehenera, 09:00etatik 19:00etara zabalik izanen da. Aitzinako salgaiak prezio egokian topatuko dituzte bisitariek Saran, kalitate bereko produktu berria baino merkeago. Aldi berean, altzari horiei bertze erabilpen bat ematen zaie.

Sarako Feriak, Syndicat National du Commerce de l’Antiruité de l’Occasion et des Galeries d’Art erakundeak ematen duen “France Europe Antiquités Qualité” labela eskuratua du, zaharkin eta aitzinako altzarien salerosketako arauei zor dion errespetuarengatik. Kopia eta altzari faltsuen salmenta debekatua duten feriei ematen zaie label hau.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun