200 korrikalari baino gehiago Doneztebeko 36. Herri Krosean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Gizonezkoen eta emakumezkoen senior mailako podiumak. Erreka K.E.

Gizonezkoetan Antonio Casado (Ardoi) nagusitu zen eta emakumeetan Aicha Bani

200 korrikalarik parte hartu zuten ekainaren 15ean Erreka elkarteak hogeita hamaseigarren aldiz antolatutako Doneztebeko Herri Krosean. Gizasemeen artean, Antonio Casado nagusitu zitzaion esprintean Jaouad Boualameri. Biek 23 minutu eta 7 segundo behar izan zituzten 7,3 kilometroko ibilbidea osatzeko. Antonio Etxe­berriak osatu zuen podiuma (23:25). 3,65 kilometroko lasterketa egin zuten emakumez­koen artean, Aicha Bani izan zen bizkorrena (13:21), Majida Maayouf (13:32) eta Vanesa Pacharen (13:55) aitzinetik.
 
Doneztebeko korrikalarien artean, Santi San Miguel izan zen bizkorrena gizasemeen artean (bosgarren izan zen sailkapen orokorrean, 25:13), iaz irabazle izan zen Iñigo Arregi bigarren (seigarren sailkapen orokorrean, 25:40) eta Eduardo Bertiz hirugarren. Emakumezkoen artean, Ana Zelaieta izan zen bizko­rrena (bosgarren orokorrean, 15:20), Elena Zabala (11. orokorrean) eta Saioa Diosdadoren  (12.) aitzinetik. Azpima­rragarriak dira Noemi Martirena elizondarraren zazpigarren postua eta Ana Intsausti leitza­rraren hamargarrena.
 
Aipa­tzekoa da Erreka emakumeen kirol taldekoen partehartzea, 15 bat emakume  atera baitziren lasterketan. Jubeniletan Julen Retegi eta Elena Zabala, kadetetan Oier Berasategi eta Amaia Jorajuria, infantiletan Unai San Miguel eta Izaro Aldabe, alebinetan Xabier Apezetxea eta Marina Zabala, benjaminetan Aitor Agesta eta Saioa San Miguel eta aurrebenjaminetan Odei Iriarte eta Alaine Huarte izan ziren irabazle.
 
SENIOR GIZONAK
 
1. A. Casado 23'07''
2. J. Boualame 23'07''
3. A. Etxeberria 23'25''
4. A. Bowiane 23'49''
5. S. San Miguel 25'13''
6. Iñigo Arregi 25'40''
7. Iñaki Telletxea 25'46''
8. Rafa Maritxalar 25'58''
9. I. Bengoetxea 26'02''
10. Patxi Orofino 26'16''
 

 SENIOR EMAKUMEAK

1. Aicha Bani 13'21''
2. M. Maayouf 13'32''
3. V. Pacha 13'55''
4. Naia Casi 15'03''
5. Ana Zelaieta 15'20''
6. Rosa Orofino 16'29''
7. N. Martirena 16'49''
8. I. Etxeberria 16'49''
9. Rebeca Peña 16'50''
10. Ana Intsausti 17'11''

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun