Doneztebe edo Bera finalean izanen da

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Berako Telletxea eta Sesé, eta Doneztebeko Loiarte eta Santesteban. Utzitako argazkia.

Eskualdeko bi ordezkariek jokatua dute dagoeneko finalerdi bat

Bera edo Doneztebe. Doneztebe edo Bera. Bietako bat izanen da Nafarroako Herriarteko pilota txapelketaren finalean. Elkarren artean jokatu dute finalerdia, baina hau idazterakoan oraindik ez dugu emaitzaren berririk. Berako Eztegaran jokatu zituzten joaneko partidak ekainaren 14an eta bina partida irabazi zituzten: alebinena eta seniorrena Berak eta infantil eta jubenilena Doneztebek. Doneztebek 9 tanto gehiago egin zituen, baina kontuan hartu behar da, jubenil mailan, Jon Olaizolaren lesioaren ondorioz bi au­rrelarik jokatu behar izan zutela Berarekin. Senior mailan ere bi jubenil ditu Berak, Errandonea eta Martinez, baina hauek garaipena lortu zuten.
 
Ekainaren 21ean jokatzekoak zituzten itzu­lerako norgehiagokak Donezteben. Emaitzaren arabera, bi herrietako bat izanen da Labriteko finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun