Alkohola kontsumoaren kontrako kanpainaren baitan laburmetrai lehiaketa antolatu dute Malerrekan

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 3a

Gazteei zuzendua, irailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak

Adin txikikoek egiten duten alkohola kontsumoaren kontrako kanpainaren baitan, Malerrekako Osasun Etxeak gazteentzat laburmetrai lehiaketa antolatu du: alkohola eta bestak (Bestaz eta lagunetaz gozatu alkohola edan gabe, edo gutti edanda) gaitzat hartuta. Helburua bideo laburrak (gehienez 5 minutukoak) ekoiztea da. Bi kategoria daude: 12 urtetik 16 urtera eta 16 urtetik 24 urtera. Lan hauek aurkezteko epea irailaren 15ean akituko da.

Adin txikikoek egiten duten alkohola kontsumoaren kontrako kanpainaren baitan, Malerrekako Osasun Etxeak gazteentzat laburmetrai lehiaketa antolatu du: alkohola eta bestak (Bestaz eta lagunetaz gozatu alkohola edan gabe, edo gutti edanda) gaitzat hartuta. Helburua bideo laburrak (gehienez 5 minutukoak) ekoiztea da. Bi kategoria daude: 12 urtetik 16 urtera eta 16 urtetik 24 urtera. Lan hauek aurkezteko epea irailaren 15ean akituko da.

Egile bakoitzak nahi adina obra aurkez dezake, Osasun Zentroan, Mankomunitatean edo Doneztebeko Liburutegian CD batean eramanez edo emailez laburmetraiak@gmail.com helbidera igorriz.

Irabazleek Tag Laserraren bi orduko bi txa­rtel edo ordubeteko Segway bi txartel irabazten ahal dituzte (bi sari hauek Leurtza abenturaren eskutik).

 

Adin txikikoen alkohola kontsumoaren kontra

Doneztebeko Osasun Zentro eta Malerrekako Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik bideratutako kanpaina da eta hainbat eragile sozialetara zabaltzen ari da.

Malerrekako gizarte osoak: arduradun politikoak, familiak, hezitzaileak, osasun langileak… ikasturte osoa darama adin txikikoek egiten duten alkohola kontsumoaren arazoari nola heldu behar zaion aztertzen. Gertakariek eta datuek adierazten digute 14 eta 18 urte bitarteko gazteek alkohola maiz kontsumitzen dutela eta, zoritxarrez, gure artean kontsumo hori onartutzat hartzen dugula; era tolerante eta, batzutan, ardura gabekeriaz jokatuz. Hala ere, arazoa gure artean dago eta aipatutako eragilek heldu nahi izan diote. Horretarako, Malerrekan, gizarte osoa kontzientziatu eta kontsumo hori arautzeko kanpaina informatibo bat martxan abiatu da. Kanpaina bertako administrazio, ostatu, denda, eskola eta etxetara zabaldu da eragile bakoitzari dagokion erantzukizunak eta ardurak markatuz. Osasun Etxea eta Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik koordinatzen ari da ekimen hau, aipatutako eragileen elkarlana izanda.

Orain arte egin diren ekimenak honako hauek izan dira: gurasoendako esku-papera edo informazio gida banatu da; bertako administrazioarekin bilerak egin dira gai honen larritasunaz ohartarazteko; ostatu eta dendetara kontsumo honen inguruko legediaren informazioa eramanez, Malerrekako gazteekin bilera informatiboa gai honen inguruko hausnarketa zabalduz…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun