Ezkurdiaren kontra sufrituta sartu zen final laurdenetan; gaur egungo txapelduna den Aimar Olaizola kanporatu zuen finalerdietan sartzeko eta Idoateri 22-14 irabazita lortu du Julen Retegik eskuz banakako pilota txapelketaren finalerako txartela. Juan Martinez de Irujo izanen du arerio ekainaren 29an Donostiako Atano III.ean jokatuko den final handian.
Pilotaren historia hizki larriz idatzi duten Julian aitaren eta Juan Ignacio aitaren osabaren bidea segitu du Retegi Bik ere. XXI. mendean lehen aldiz, eratsundarra eta Retegitarra izanen da buruz buruko finalean.