Uritzako fiestak 40 bat lagun bildu zituen

Fermin ETXEKOLONEA 2014ko ekainaren 26a

Andrew SMITH

Berrogei bat lagun elkartu ziren ekainaren 7an Uritzako festan, bederatziga­rren urtez. Iturri inguruan jarritako aterpean bazkaldu zuten eta Joxemi Arbelaitz eta Iñaki Sanchezekek prestatu paella ederra jan zuten, giro bikainean. Hiru bikote aipa­tzekoak dira, antolaketaren zama handiena beraiek izaten dutelako: Mari Joxe Otxandorena eta Mikel Loiarte, Anita Hualde eta Marcos Juanikorena eta Ines Gereka eta Iñaki Sanchez. Borondate eta umore onean egiten dute lana. Hamarga­rren urteurrenaren harira zerbait berezia prestatzen ere hastekotan omen daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun