Euskararekin egin dezagun bidea

Arkaitz MINDEGIA 2014ko eka. 26a, 12:50

Utzitako argazkia.

Trikidantz taldeak Euskaraz bizi eta ikasi diskan parte hartu du, Euskaraz egin dezagun bidea abestiarekin. Eneko Fernandez lesakarraren laguntza eduki du letra egiterakoan. Euskaraz bizi eta ikasi nahi dut plataformak eraman du au­re­­­ra egitasmo hau. Diska honekin Nafarroan, eremu ez euskaldunean euskaraz ikasten ari diren ikasleen egoera zabaldu nahi da eta laguntza ere luzatu nahi zaie. Kilometroak egin behar izaten dituzte egunero, beste herrietara joanaz, beraien herrietan ez dutelako D ereduan ikasteko aukerarik. Trikidantzez gain, hainbat taldek hartu dute parte diskan: Lehiotikan, Bolbora, Non Nahi, Marianitoz blai... eta kolaborazioak ere badira: El Drogas , Komako abeslariak... parte hartu dute . Diska 5 eurotan dago salgai eta Euskal Herriko Txoko ugaritan egonen da erosteko aukera, baita Trikidantzen kontzertuetan ere. Animatu, zure laguntzarekin euskaraz bizi eta ikasten lagunduko baitiezu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!