Dagoeneko gure herriko haurrak herriko xokoetan barna dabiltza han eta hemen jolasean, erreketan edo igerilekuetan beraien bustialdiak hartuz, nabari da oporretan daudela. Ekainaren 20an bukatu zuten Pulunpa eskolako ikasleek aurtengo ikasturtea besta eder batekin. Bertan gisa guzietako ikuskizunak eskaini zituzten haurrek eta bazkari baten bueltan elkartu ziren gero guraso, irakasle eta haurrak.