Herritarrek parte hartu dute hainbat festa eta ekimenetan

Arkaitz MINDEGIA 2014ko ekainaren 26a

Goizeko mezak, enbaltseko bazkaria eta gaueko dantzaldia

Euskal Herriko xoko eta bazter guztietan ba­rrena gure herrietako neska eta mutilak. Haur, gazte eta helduak gustura ibili dira bestan. 
 
Gure esku dago ekimenarekin bat egin zutenak aunitz izan ziren, batzuk  artisau eta azokan kilometroa erosita, bertze batzuk bertze tokiren batean erositakoak... Horiez gain, Iturengo joaldunek ere ez zioten hutsik egin hitzorduari. Beraien joarien soinuak zabaldu zituzten 108. kilometroan, Itza inguruan.  
 
Joare soinuak ez ziren Itzan bakarrik en­tzun, urtero joan ohi dira Beasaingo herriko bes­tetara. Bestetako bigarren asteburuan, igande goizez, beraien soinuekin beasainda­rrak ernatu edo dagoeneko karriketan dabiltzanak animatzen dituzte, beraiekin batera herriari itzulia emateko. Joare soinuekin segituz Iturengo joaldun ttikiek ere beraien ekarpena edo laguntza egin zuten Enaitz lagundu elkartasun egunean. Itzulia egin zuten Beran zozketa egin baino lehen. A zer nolako indarra eta gogoa erakutsi zuten gazteek!
 
Akitzeko, gure herriko dantza taldeko neskatxak  ekainaren 14an  Irurtzunen ospatu zen Nafarroako dantzari egunean parte hartu zuten. Hainbat eta hainbat dantza talde izan ziren bertan. Gure dan­tzari fine Irurtzunen dantzatzea tokatu zitzaien Paloteado de cortes, Garaztarrak(Donibane garazi), Makaia (Fal­tzes), Lantz eta Luzaideko dantzariekin batera.Gero bukatzeko dantza talde guztiek Irurtzungo herriko plazan elkarrekin hainbat dantza da­tzatu zituzten. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun