Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxeen kudeaketa finantziatzeko hitzarmena

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Hogei udaletako ordezkariek erregistratu dute, tartean Baztan, Leitza eta Berakoak

Haur-Hezkuntza zentroen jabe diren Nafa­rroako hogei udaleko alkate eta zinegotziek Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxeen kudeaketa finantziatzeko hitzarmena erre­gistratu zuten ekainaren 10ean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan. Heldu den ikasturterako Nafarroako Gobernuak proposatzen duen finantzaketan, Departamentuaren diru-ekarpena legez dagokionaren %70era murriztuko li­tzake eta «horrek zerbi­tzuaren jarraipena arris­kuan» jartzen duela salatu dute.
 
Haur Hezkuntza zentroak dituzten Agoitz, Altsasu, Arbizu, Atarrabia, Baztan, Bera, Be­rriozar, Betelu, Carcastillo, Cascante, Eguesibar, Esteríbar, Gares, Huarte, Iza, Lakuntza, Leitza, Lodosa, Oltza, Orkoien eta Uharte Arakilgo udal ordezkariak Eguesibarren bildu ziren maiatzaren 20an, hitzarmen bateratua lantzeko eta hauxe izan da Nafarroako Gobernuan aurkeztu dutena.
 
Udal ordezkari guztiek bere ezinegona eta kexua adierazi dute Departamentuak nahi duen diru murrizketarengatik. Nafarroako Gobernuari dagokion %100aren diru-jartzea bermatzen duen hitzarmena aurkeztu dute eta ahobatez adierazi zuten, «etorkizunerako ikasturteetarako Haur-Hezkuntzaren finantziazioa ikasturte bakoi­tzeko hasiera baino lehendik bermatuta egon behar duela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun