Udara ailegatu berri zaigun honetan, urtero bezala udal igerilekuak bere ateak ireki ditu. Ekainaren 15tik irailaren 15 bitarte, eguerdiko 12etatik arratseko 8etara egonen da zabalik.
Hainbat ikastaro ere prestatu dituzte aurten. Igeriketa ikastaroak izanen dira 5-6 urtekoendako astelehenetik ortziralera, 11:25etik 12:00etara eta 7-12 urte artekoentzat, astelehenetik ortziralera 10:45etik 11:25era. Astea 25 euro, bi aste 45 euro, hiru aste 65 euro, lau aste 80 euro eta bortz aste 90 euro.
Aquagym ikastaroa astelehen, asteazken eta ortziraletan 20:00etatik 20:45era emanen dute. Hamabostaldia 20 euro eta hilabetea 30 euro kobratuko dute. Lehenbizikoa ikastaroa ekainaren 30etik uztailaren 14ra eta bigarrena uztailaren 16tik abuztuaren 1era izanen dira.
Mantentze Gimnasia Uretan ikastaroa astearte eta ortzegunetan 11:15etik 12:00etara eskainiko da. Lehenbiziko ikastaroa uztailaren 1etik 15era eta bigarrena uztailaren 17tik 13ra izanen da. Hamabostaldiko prezioa 20 euro eta hilabetekoa 30 euro izanen da.