Baztan-Bidasoko Bertsopaper lehiaketako sariak banatu dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Bertsopaper lehiaketan sarituetako gehienak, sariak jaso ondotik. Aitor Arotzena

162 lan aurkeztu dituzte 27. lehiaketara eta kategoria nagusian Julen Zelaietak lortu du lehen saria

Bortzirietako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Euskara Mankomunitatearekin batera antolatutako Baztan-Bidasoaldeko XXVII. Ber­tsopaper lehiaketako sariak banatu zituzten ekainaren 6an Berako Kultur Etxean egindako ekitaldian. Guztira 162 lan lehiatu dira aurtengoan.
 
10 urte arteko partaideak biltzen zituen A mailan lehenbiziko saria Lesakako Orti Aro­tzena Porturentzat izan da, Zozketan irabazle lanarengatik; bigarren saria hiru lanek eskuratu dute: Lesakako Jon Urru­solo Elgorriagaren Kanpora zoaz, Berako Adur Huizi Matxiarenaren Paxtor eta Berako Ekiñe Taberna Fagoagaren Bera lanek.
 
11-14 urte artekoen B mailan, lehenbiziko saria Berako Ekhiñe Zapiain Arlegiren Ez da erra­za izan lanak eskuratu du. Bigarren saria, Uxue Mesa Garmendia lesakarraren Maleta pres­tatzen lanak jaso du. Kategoria honetan ere hiru aipamen egin ditu epaimahaiak, Lesa­kako Iratxe Muxikaren Lanera urruti, Berako Kattalin Berasainen Sari kadukatua eta Berako Nahikari Loiarteren Nere lagunak lanentzat.
 
15-18 urte artekoen C mailan lehenbiziko saria Lesakako Maddalen Lopez Tapiaren LOMCE bertso-xortak jaso du eta bigarren saria, Zubietako Beñat Etxe­kolonea Diezen Euskara lanak.
 
18 urtetik goitikoen D mailan, azkenik, iaz bezala lehenbiziko saria Berako Julen Zelaieta Iriartek eskuratu du, Oroitza soil bat lanarekin eta bigarren saria Lesakako Eneko Fernandez Maritxalarren Hauteskundeak lanak eskuratu du.
 
Sari banaketa baino lehen, eskualdeko ber­tso-eskoletako ikasleek beraien bertso an­tzez­­tuak eskaini zituzten ohol­tzan eta giro ede­rra izan zen Kultur Etxean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun