Urriza A multzoan eta Endika Urrutia saldiastarra B multzoan izan dira ekaineko erremontelaririk onenak, Oriamendi 2010 enpresaren ranking-aren arabera. Gainera, biek elkarrekin jokatu dituzte hainbat partida eta, bistan dena, horrek emaitza onak ekarri dizkie biei.
Endika Urrutiari dagokionez, aurrelari izateari utzi eta atzelari moduan hasi zenetik progresio handia egin du saldiastarrak eta ekainean jokatu dituen partida guziak irabazi egin ditu, itxura bikaina emanez gainera. Hortaz, 40 puntu lortu ditu eta Otaegi (37,8 puntu) eta Aizpuru III (36,43) gibelean utzi ditu.
A multzoan, Urrizak 38 puntu lortu ditu, Etxeberria IV.ak 37,8 puntu eta Barrenetxea IV.ak 34,83 puntu.