Zubietako Ostatuan egin dituzten emanaldieri segida emateko, eta sasoia akitzeko, kontzertu berezi bat eskainiko dute uztailaren 4an, ortziralean 21:30etik aitzinera.
Musika brasildarra eta orokorrean latinoamerikarra lantzen duen laguna, Gonzalo Santomà izango da Zubietako Ostatuan. O'PARIA deitutako emanaldian, umore onez betetako kantuak entzun ahal izanen dira oraingoan, bere gitarra zoragarriarekin apaindua. Berarekin batera Juan Martínez "Pandiro" jolea izanen da eta Arantxa Díezen ahotsa aditzeko aukera ere izanen da. Edorta Muruak ere kantu batzuekin parte hartuko du, beti ere Hego Amerikako giroa biziaraziz.