Laxoa txapelketako final laurdenetako itzuliko partidak uztailaren 5ean jokatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 1a

Txapelketako finalerdietan zein talde sartzen diren larunbatean erabakiko da. Artxiboko argazkia

Joaneko azken partidan, Irurita Ak 7-9 irabazi zion Oiz-i

Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketa final laurdenetan sartua da. Igande honetan, joaneko azken partida jokatu zuten Oizen eta etxeko taldeak 7-9 galdu zuen Irurita Arekin.

Baztan-Errekako 35. Laxoa txapelketa final laurdenetan sartua da. Igande honetan, joaneko azken partida jokatu zuten Oizen eta etxeko taldeak 7-9 galdu zuen Irurita Arekin.

Final laurdenetako itzuliko lau partidak uztailaren 5ean jokatuko dituzte eta orduan erabakiko da finalerdietan izanen diren lau taldeak.

Doneztebe B eta Arraioz B larunbat arratsaldeko 5etan ariko dira. Joanekoan, 6-9 irabazi zuten doneztebarrek eta abantaila hori baliatu nahiko dute Bear-Zanan.

Arraioz A eta Doneztebe A taldeen artekoa larunbat arratsaldeko 5:30ean jokatuko dute. Bear-Zanan jokatutako joaneko partidan doneztebarrek 9-4 irabazi zuten eta arraioztarrek zail izanen dute horri buelta ematea.

Irurita B eta Arraioz C artekoa larunbat goizeko 11:30ean jokatuko dute Iruritako plazan. Arraiozen etxekoek 9-5 irabazi zuten.

Irurita A eta Oiz arteko norgehiagoka larunbat arratsaldeko 5etan hasiko da. Arestian, aipatu bezala, iruritarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten igande goizean Oizko plaza berezian eta etxean berretsi nahiko dute finalerdietarako sailkapena. Oizek, halere, ez du garaipena erraz salduko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun