Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskutik, Bertizko Natur Parkeko jauregian Artzainen bizitza argazkietan izena duen erakusketa ireki dute ekainaren 29tik abuztuaren 31 bitarte, 10:30etik 19:30era.
Erakusketa honetan artzainen argazkiez aparte, ardi kanpo edo kamaina bat ikusteko aukera izanen da, lanean gogor aritu eta gero, atsedena zer baldintzetan hartzen zuten erakusteko. Erakusketa honetako, artzainen argazkiaz aparte, bertze hameka panel berri ere egin dituzte, lau hizkuntzetan, beraien bizimodua nolakoa izan zen azalduz.
«Erakusketa hau, gure artzainek pairatu zituzten bizipenak, erakutsi zituzten baloreak, eta erakutsi zuten kemena erakustek» eskaini nahi izan du Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak. Laura Igantzi elkarteko presidenteak dioen bezala, «emigratzeko erabaki latza hartu behar izan zuten, beraien familien sostenguaren bila. Joan zirenengatik, daudenengatik, eta tamalez falta direnengatik, Ohori zuri euskal artzaina».