Azken txanpan sartuak dira Doneztebeko San Pedro bestak

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 30a

Mendi Abesbatza Herriko Etxeko balkoitik kantari eta Jon Irazoki pareko etxetik zuzentzen. Juan Mari Ondikol

Doneztebarrak elkarteak eta Mendi Abesbatzak elkarrekin bota zuten txupinazoa

Ekitaldiz betetako asteburuaren ondotik, hondar egunean sartuak dira Doneztebeko San Pedro bestak. Txupinazoa botatzearen ardura Doneztebarrak Merkatarien Elkarteko Natalia Rekartek eta Mendi Abesbatzako Ainara Mendiak izan zuten ortziral arratsean eta geroztik, ospakizunez ospakizun dabiltza Donezteben.

Ekitaldiz betetako asteburuaren ondotik, hondar egunean sartuak dira Doneztebeko San Pedro bestak. Txupinazoa botatzearen ardura Doneztebarrak Merkatarien Elkarteko Natalia Rekartek eta Mendi Abesbatzako Ainara Mendiak izan zuten ortziral arratsean eta geroztik, ospakizunez ospakizun dabiltza Donezteben.

Lehen suziria bota baino lehen, Mendi Abesbatzak “Gora Doneztebe” kantatu zuen Herriko Etxeko balkoitik, Jon Irazoki zuzendariak pareko etxetik zuzentzen zuen bitartean. Txupinazoaren ondotik, kalejiran ibili ziren doneztebarrak giro ederrean. Larunbatean, Udal Txikiaren Eguna izan zen. Aritz Zulaikak hartu zuen alkatearen ardura, Txomin Omarrek epailearena eta Ana Etxartek banderadunarena; zortzi zinegotziak, berriz, Joseba Juanotena, Ane Iparragirre, Olatz Mutuberria, Naroa Gerendiain, Oier Agesta, Olatz San Miguel, Ivan Larraza eta Maika Bengoetxea izan ziren. Gazte Burrunbak bazkaria egin zuen Intzakardin eta hamargarren urteurrena ere ospatu zuen gazte elkarteak. Honela, batzordean aritu diren guztiei omenaldia eskaini zitzaien. San Pedro egun handian, nola ez, Trapatan dantza eskaini zuten herriko dantzariek eta bandera dantza Eduardo Almandozek. Arratsaldean, Erreka dantza taldekoek ere bere emanaldia eskaini zuten.

 

Hondar Eguneko egitaraua

Ekainaren 30a, astelehena

09:00 Diana Corco txarangak girotua.

10:00 Mus Txapelketa.

11:00 Buruhaundiak eta zezen txikiak herrian barna.

11:30 Eskubaloi partidak kiroldegian.

14:00 Herri bazkaria.

17:00 Haurrendako jokoak Intzakardin, gurasoek antolatuta.

20:00-22:00 eta 00:30-03:30 Dantzaldia Oharkabe musika taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun