Bungalow zoriontsua ekimenarekin bat egin du Sunbillako Ariztigain kanpinak ere

TTIPI-TTAPA 2014ko uztailaren 4a

Ariztigain kanpineko Jaione eta Mari Koro. Juan Mari Ondikol

Langabezian dauden familiei oporrak pasatzeko aukera ematen die

Bigarren urtez Bungalow Feliz (Bungalow zoriontsua) ekimena martxan da. Helburua, langabezian dauden familiei ere oporretara joateko modua eskaintzea da eta arrazoi ekomonikoengatik ume bakar bat ere ez gelditzea oporrik gabe- Sunbillako Ariztigain kanpinak bat egin du ekimenarekin

Bigarren urtez Bungalow Feliz (Bungalow zoriontsua) ekimena martxan da. Helburua, langabezian dauden familiei ere oporretara joateko modua eskaintzea da eta arrazoi ekomonikoengatik ume bakar bat ere ez gelditzea oporrik gabe- Sunbillako Ariztigain kanpinak bat egin du ekimenarekin.

Zehazki, parte hartzen duten familietako gurasoek langabezian egon behar dute, guttienez urtebetez eta 14 urte baino guttiagoko seme-alaba bat edo gehiago izan. Kanping eta egun bererako lekua eskatzen denean, langabezian daramaten denbora eta seme-alaba kopurua hartuko da kontuan. Bungalow edo partzelan bi gau/hiru eguneko egonaldia izateko aukera izanen dute, doan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun