Doneztebeko San Pedro bestak ekainaren 27tik 30era ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 27a

San Pedro egunean, Trapatan eta bertze dantzak eskainiko dituzte meza ondotik. Artxiboko argazkia

Ortziral arratseko 8etan botako dute txupinazoa Doneztebarrak elkarteak eta Mendi Abesbatzak

Doneztebeko San Pedro bestak ekainaren 27tik 30era ospatuko dituzte. Ortziral arratseko 8etan Mendi Abesbatzako eta Doneztebarrak Merkatarien Elkarteko ordezkariek izanen dira lehen suziriak pizteaz arduratuko direnak eta lau eguneko bestari hasiera emanen diote.

Doneztebeko San Pedro bestak ekainaren 27tik 30era ospatuko dituzte. Ortziral arratseko 8etan Mendi Abesbatzako eta Doneztebarrak Merkatarien Elkarteko ordezkariek izanen dira lehen suziriak pizteaz arduratuko direnak eta lau eguneko bestari hasiera emanen diote.

 

Ekainaren 27a ortzirala

20:00 Suziria botako dute Herriko Etxetik Doneztebarrak elkarteko eta Mendi Abesbatzako ordezkariek.

Ondotik Karrika-dantza Corco txarangak eta txistulariek alaitua. Ohitura den bezala, ostatuetan eta elkarteetan zopak izanen dira afaltzeko.

00:00-03:30 Dantzaldia Jalisko Band taldearekin.

 

Ekainaren 28a larunbata

Udal txikia

09:00 Diana Corco txarangak girotua.

09:30 XXIV. Josetxo Ezkurra Memorialaren Pilota Txapelketako finalak.

11:00 Herriko Etxean ongietorria Txikien Udalari. Ondotik alkate txikiak eta zinegotziek suziria botako dute. Erraldoiak eta buruhaundiak, Txistularien Bandak lagunduta.

11:30 Meza, Txikien Udalbatza buru dela eta erraldoiek, buruhaundiek eta txistulariek lagunduta. Ondotik euskal dantzak, dantzari txikien eta txistularien eskutik. Buruhaundiak eta zezen txikiak herriko karriketan barna ibiliko dira.

12:00 Gazte Burrunbarekin triki poteoa.

14:00 Gazte Burrunbaren eskutik bazkaria Intzakardin.

14:30 Txikien Udala aukeratzen parte hartu duten haur guztiendako bazkaria.

16:00-20:00 Haurrendako kart-ak eta puzgarriak Bearzana pilotalekuan eta tren turistikoa.

16:30 Gazte Burrunbaren X. urteurreneko ospakizuna.

17:00 Gazte Burrunbaren eskutik jokoak.

19:00 Gazte Burrunbaren eskutik poteo musikala.

20:00 Herriko Etxean, Txikien Udalbatzak bere agintaritza utziko du. Egun honen oroigarri gisa, Txikien Udalbatzako kideei diploma bana emanen zaie.

20:00-22:00 Dantzaldia Gaubela musika taldearekin.

22:15 Suzko zezena Bearzana frontoian.

01:00-04:00 Dantzaldia Gaubela musika taldearekin.

 

Ekainaren 29a, igandea

San Pedro eguna

09:00 Diana Corco txarangak girotua.

11:00 Meza Nagusia, Mendi Abesbatzak kantatua. Ondotik bandera dantza, Trapatan eta bertze dantzak ­Erreka dantza taldearen eta txistularien eskutik.

11:00 Erraldoiak eta buruhaundiak, Txistularien Bandak lagunduta.

13:30 Aperitiboa Herriko Etxean.

18:30 Kalejira Erreka dan­tza taldekoekin.

19:00 Erreka dantza tal­dearekin dantza tra­dizionalak Bear­zanan.

20:00-22:00 Dantzaldia Laiotz taldearekin.

22:30 Su artifizialak.

00:30-03:30 Dantzaldia Laiotzekin.

 

Ekainaren 30a astelehena

09:00 Diana Corco txarangak girotua.

10:00 Mus Txapelketa.

11:00 Buruhaundiak eta zezen txikiak herrian barna.

11:30 Eskubaloi partidak kiroldegian.

14:00 Herri bazkaria.

17:00 Haurrendako jokoak Intzakardin, gurasoek antolatuta.

20:00-22:00 eta 00:30-03:30 Dantzaldia Oharkabe musika taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun