Doneztebeko Erreka Kirol Elkarteak Udako Kirol Eskola antolatu du aurten ere Udalaren laguntzaz. Zonaldeko haur eta gazte aunitz parte hartzen dute bertan azkeneko urteetan eta urtengoan hamalaugarren edizioa beteko du. Kirol ezberdinak lantzen dituzte eta uda pasatzeko bertze modu bat eskeintzea du helburu.
Astelehen, asteazken eta ortziralero eginen dute, uztailaren 14tik abuztuaren 8ra. Eskoletako frontoian eta kiroldegian izanen da, 11:00etatik 12:00etara talde batean, eta 12:00etatik 13:00etara bertzean. Prezioa 33 eurokoa izanen da Errekako bazkideentzat, eta 36 eurokoa ez direnentzat.
Izen emateko Itziar Jorajuria monitorearekin harremanetan jarri behar da (Tel. 699 572 515 – email: itziarjorajuria@hotmail.com)