Iruña eta Behobia lotzen dituen N-121-A errepidea mozten ari dira Berroetako zubia eta Marin zubiaren inguruan, dilatazio-juntak moldatzeko. Hasiera batean astelehenetik asteazken goizeko 7etara egitekoa zen mozketa, baina Nafarroako Gobernutik jakinarazi dutenez, ekainaren 27ra arte, ortziral aratsaldeko 6:30 egonen da itxia.
Hortaz, Iruña aldera doazen ibilgailuak, errepide zaharretik desbideratuko dituzte 37 eta 34,500 kilometroen artean. Irun aldera doazenak, aldiz, N-121-A errepodetik segituko dute (eskuineko karriletik edo ezkerrekotik, lanak egiten ari diren tokiaren arabera). Behin Almandozko bidegurutzera ailegatzerakoan, Iruña aldera doazenek ere N-121-A errepidera itzuliko dira. Beraz, Almandoz eta Belateko tunelak ez dituzte itxiko.