Berriz ere Retegitar bat izanen da buruz buruko finalean

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 25a

Retegi Bik txapela janzteko aukera izanen du igandean. Noticias de Gipuzkoa

Julen Retegi eratsundarrak Martinez de Irujo izanen du arerio igandean Atano III.ean

Ezkurdiaren kontra sufrituta sartu zen final laurdenetan; gaur egungo txapelduna den Aimar Olaizola kanporatu zuen finalerdietan sartzeko eta Idoateri 22-14 irabazita lortu du Julen Retegik eskuz banakako pilota txapelketaren finalerako txartela. Juan Martinez de Irujo izanen du arerio ekainaren 29an Donostiako Atano III.ean jokatuko den final handian.

Pilotaren historia hizki larriz idatzi duten Julian aitaren eta Juan Ignacio aitaren osabaren bidea segitu du Retegi Bik ere. Bien artean, buruz buruko 17 txapel jantzi zituzten XX. mendean. XXI. mendean lehen aldiz, eratsundarra eta Retegitarra izanen da buruz buruko finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun